Zortia euki dozu maitxia. Zortia, etxe bat daukazulako, eskolara zuazelako konturatu ere einbe, ezer kostauko ez balitz bezela, eta jan eitten dozulako, egunero, eta egunian 3, 4, 5 aldiz. Eta ingurukuak lagun daukazuzelako, daukazun ardura bakarra, ondo pasatzia, eskolan zeozer ikastia, eta ingurukoei eskatzen dizuen eta merezi daben errespetu hori eskaintzia baino ez da. Ez daukazu albuan inor joko zaitxuna, zure ama joko dabana, eta gainera ez da ezer falta inguruan, eta segurutik, ez da 15 urteko inor zure inguruan haurdun geratuko, segurutik. Eta ez dau inork txisterik eingo tratu txarrak jasotako emakumien inguruan, edo hobe dabe.
Hamen bai Pello, hamen hori dana ikusi, somatu, edo usaindu leike egun bakar batian, eta holakotxia izan da gaurkua.
Baina lehen beste lagun batzuei esaten nien moduan, danan barruan, ez zaitxez arduratu zure anaixataz, zelan kostatzen jata ulertzia batzutan, baina egunero egunero, gertautakuak gertauta ere, irribarre politx batekin ematen diaz eta “Los Buenos Días”.
Besterik ez gaurkoz maitxia. Eman eskerrak zure ingurukuei, daukazun danaatik, eta atzo bezela, patxo haundi haundi bat hor zihar.
- Ikus hemen: Ainhoa Mendibilen testu guztiak