Lehiaketaren oinarriak:
- Partehartzaileak: Elgoibarren erroldatuta dagoen edozein argazkizalek parte har dezake. Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkez ditzake.
- Helburua: 2009ko Elgoibarko Udalaren egutegia egitea.
- Gaia: ELGOIBAR
- Formatoa: paper fotografikoan, koloretan edo zuri-beltzean, 13 X 18 zm neurrian eta formatu horizontalean, edota argazki digitala izanez gero, CD batean ( 300ppp erresoluzioan eta alderik luzeena 20 zm)
- Sariak: Udalak eta Ongarrik hamabi argazki aukeratuko dituzte egutegian jartzeko eta 50 eurokin sarituko dute aukeratutako argazkia. Argazkiaren kalitateaz gain, egutegiari koherentzia eta gorputza emateko irizpideak ere hartuko dira kontutan. Argazkiak Udalaren 2009ko egutegian aterako dira.
- Saritutako argazkien erabilera: Elgoibarko Udalaren 2009ko egutegian. Gainera, argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiak Udalaren esku geratuko dira eta aurrerantzean atera ditzakeen egutegi, foileto eta abarretan erabili ahal izango ditu, beti ere egilearen izena jarriz.
- Lanen aurkezpena: Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude:
- Argazkiak itxitako gutunazalean eta honako izenburuarekin “Elgoibarko Argazki Lehiaketa” aurkeztuko dira. Barruan egilearen datuak jarriko dira (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, eta argazkiaren izenburua eta data). Helbidea: Kultur Etxea (Euskara Saila), Nafarroa plaza 3, 20870 Elgoibar.
- Emailez euskara@elgoibar.org helbidera bidalita. Hemen ere aurreko datu guztiak eman beharko dira. Partehartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko.
- Epaimahaia: Udaleko eta Ongarri argazkilari elkarteko lau lagunez osaturik izango da.
- Epea: 2008ko urriaren 1era arte izango da.