Morkaikoren asteburua Xiberuan (kronika)

Morkaiko 2008ko ira. 9a, 19:44

Xiberuan izan da Morkaiko pasa den asteburuan

 

 

 

 

Dozena bat pertsona izan ziren pasa den asteburu honetan Xiberua eta Irati aldeko paraje zoragarrietan barna, Morkaiko Mendizale Elkartearen eskutik. Maule alboan dagoen Chateau Libarrenx-en hartu zuten ostatu eta eguraldia lagun bi mendi egun polit osatu zituzten. 

 

Zapatuan Burdinkurutzetako gainetik abiaturik Okabe igo zuten eta handik Irabiako lakura jaitsi ziren, Chalet de Pedro aldera igoz bueltan. Zazpi orduko ibilaldi atsegina Iratiko basoan.

 

Hurrengo egunean ostera, Chalets de Iratitik irtenda magalez magal Zazpigaine eta Orhi egin zituzten. Denera beste bost bat ordu Nafarroa eta Xiberuaren mugetan.

 


De Morkaiko: Xiberua 2008