Berdintasunerako plana egiteko, herriko agente desberdinek (osasun zentroa, ikastetxeak, Udal teknikariak...) betetako galdeketak eta hainbat alorretako emakumeekin (kultura, kirola, hezkuntza, osasuna, politika...) eginiko bileran jasotako informazioa erabili dute. Bertan, gure herriaren indar-guneak, nahiz hobetu daitezkeen arloak aipatzen dira; esaterako: "kultura, kirola, lana, hezkuntza, osasuna edo hirigintza”, adierazi du Alfredo Etxeberria alkateak.
- Hasierako txosten edo lehenengo Berdintasun Planaren zirriborroa Udalaren web gunean (www.elgoibar.org) edo Herritarren Arretarako Bulegoan eskuratu daiteke.
Ekarpenak egiteko aukera
Herritarrek txostenari ekarpenak egiteko aukera izango dute irailean zehar (mezu elektroniko bat bidali beharko dute honako helbide honetara: berdintasuna@debegesa.com), eta ekarpen horiekin behin betiko txostena gauzatuko dute. Ondoren, Osoko Bilkurak onartu beharko du.
Goiatz Minguez berdintasunerako teknikariak, Alfredo Etxeberria alkateak eta Bittori Zabala berdintasunerako zinegotziak azaldu zutenaren arabera, urte amaierarako emakume eta gizonezkoen berdintasunerako plana prest izango da.