• Motorren erakusketa (irailak 20, zapatua)
Team Leve Ta Roue talde frantziarrak motor erakustaldia eskainiko du Sigmako industri gunean, 20:00etatik aurrera. Ikuskizuna doanekoa izango da.
- Bideoa: Team Leve Ta Roue taldearen aurkezpen bideoa (youtube)
• Motorren II. kontzentrazioa (irailak 21, domeka)
Goizean zehar, eta parte hartzaileak ailegatu ahala, Plaza Handian aparkatuko dituzte motorrak. Izena eman nahi dutenek 9:00etatik 10:45 bitartean izango dute aukera. Ondoren, 92 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute motorzaleek. Ibilbidea honakoa izango da: Aiastia-San Migel, Markina, Ondarroa, Deba, Itziar, Arroa, Oikina, Iraeta, Azpeitia, Azkoitia eta Elgoibar. Plaza Handian motorrak aparkatu eta 14:30ean bazkaltzera joango dira Sigmako aparkamendu estalira.
- Aurrez, 13:30ean, Team Leve Ta Rouek beste erakustaldi bat emango du Sigmako industrigunean, baita ere.
Elgoibarko motorzaleak
Skull,s Riders motorzale talde elgoibartarrak ("Escape" taldearen izen berria) antolatu du II. Motorren kontzentrazioa, Gruas Apalategui eta Udalaren laguntzaz.