“Euskal ipurdiak petriletara”

elgoibarren.net 2008ko ira. 11a, 11:58

Txiki egunean zeresana eta harridura sortu zuten Madalako petrilaren irudia, eta berau salbatzeko lelo ezberdinak (hiru hizkuntzatan) zituzten pegatina bitxiek. Jende askok zeramatzan paparrean, baina inork gutxik zekien nork edo zer asmorekin atera zituen. Besterik uste izan arren, -petrila botatzeko dagoen asmoaren aurkako kanpaina zela-edo- Hector eta David Garrido anaiek Madalako petrilari eskainitako omenaldia izan zen.



Argazkia: Jabi Leon.

Istorio honen abiapuntua Madala ingurua oinezkoentzako egokitzeko proiektuan dago, Udalaren proiektuak bertan dagoen petril ezaguna botatzeko aukera aurreikusten baitu. Asmo horren berri izan zutenean Garrido anaiek (Hector eta David) zerbait egin behar zutela erabaki zuten, “noiz edo noiz denok eseri baikara herrian horren ezaguna den petrilean”. Petrilaren inguruan ginkana bat edo Mauxitxa txarangak gauerdiko kalejira bat egin zezakeela bururatu zitzaien (biak dira Mauxitxako kideak). Bonbilla piztu eta Petrilaren aldeko pegatinak ateratzea erabaki zuten, ordea. “Errezena zela ikusi genuen eta jendearekin hartu emanetan aritzeko aukera ematen zigun” dio Hectorrek. Esan eta egin. 800 pegatina egin zituzten, guztiak Madalako petrilaren irudiarekin eta hiru hizkuntzatan: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Noiz banatuko zituzten ere argi zuten, “Txiki egunean izan behar zuen, egun horretan ordu hil mordoa pasatakoak baikara petrilean eserita, zain”. Txiki egunean bertan amaitu zituzten pegatinak Ander Sanchezen laguntzaz eta ordu gutxitan, eta oraingoan Mauxitxa txarangako kideen laguntzaz, denak banatzea lortu zuten. “Alkateak berak ere bat zeramala esan digute”.
Askok Madalako petrila ez botatzeko kanpaina bat zela pentsatu zuten, baina Garrido anaiek ez dela horrelakorik egon ziurtatzen dute, “petrilari egin nahi izan diogun omenaldi xumea izan da
Datorren urterako beste burutazioren bat prestatzen hasiak ei dira, “ziurrenik txarangarekin zerikusia izango du, berrogei urte beteko baitira Mauxitxa txaranga Txiki eguneko kalejirarekin hasi zela”. 

Pegatinen leloak
Lau pegatina ezberdin atera zituzten garridotarrek: bi gazteleraz, euskaraz bat eta beste bat ingelesez.

1706640901776 “Euskal ipurdiak petriletara”

1706640901815 “Euskal ipurdiak petriletara”

1706640901879 “Euskal ipurdiak petriletara”

1706640901934 “Euskal ipurdiak petriletara”

 
Lotura duten albisteak: