Aurten, 5. urtea da, 2-6 urteko haurrei eta hauen gurasoei zuzenduriko Kiribilka egitasmoa antolatu dela. Egitasmoa, Elgoibarko Izarra Elkartearen barruan, Haur eta Gazteen atalak prestatzen du Udalaren babesarekin. Egitasmoaren helburu nagusia, 2-6 urteko haurrak dituzten Elgoibarko familietan euskararekiko jarrera positiboak eta euskal giroa bultzatzea da.
Datozen saioak
Pasatako udaberrian hasi bezala, Kiribil, euskal mitologiako lagunek lagunduta, jolas, dantza, eta eskulanez osatutako 3 saio burutuko ditu ostiral arratsaldetan Elgoibarko Plaza Haundian, 17:30etatik 18:30ak bitarte. Irailaren 12an, 19an eta 26an izango dira saioak. Saioak dinamizatzen, Kiribil marraskilo erraldoia eta 4 begirale arituko dira.
Bestetik, Urriaren 3an 18:30etan, Herriko Antzokian izango den kultur ikuskizun bat ere antolatu da: “Ane Monna Oskola eta Karramarroi ; Ino Ino Ino badator bonbardino“.
Bestetik, Urriaren 3an 18:30etan, Herriko Antzokian izango den kultur ikuskizun bat ere antolatu da: “Ane Monna Oskola eta Karramarroi ; Ino Ino Ino badator bonbardino“.