Lehenengo egunean La Mongie-ko eski estazioaren
azpian dagoen Artigues auzotik irtengo gera. GR 10 hegoalderuntz jarraituz
Bastanet-eko leporantz joango gera. Hainbat aintzira eder pasatuko ditugularik. Bidean baita ere Campana de Cloutou eta Bastango mendiko aterpetxeak pasatuko
ditugu.
Atsalde partean Lac de L'Oule pasako degu eta
iluntze parterako Oredoneko aterpetxera iritsiko gera afaldu eta lo
egitera.
Igandean Pic de Neouvielle (3.091m) egingo degu.
Bertako bistak ezin hobeak dira.