60 korrikalari espero dituzte San Migelerako II. Korrika igoeran

elgoibarren.net 2008ko ira. 12a, 11:40

 
Aiastia (San Migel) auzoko jaien barruan –irailaren 26tik 29ra bitartean- San Migelerako II. Korrika Igoera egingo da irailaren 28an. Iaz, estreinako edizioan, Unai Bengoa itziartarrak irabazi zuen proba, eta noski, bera da markarik onenaren jabe: 21 minutu eta 22 segundo.



  Parte hartzaileen marka hobetu nahi dute
  San Migelgo korrika igoeraren estreinaldia arrakastatsua izan zen oso, San Migel gaineraino dauden malda gogorrak, ia sei kilometro, ez ziren parte hartzaileak beldurtzeko nahikoa izan; alderantziz, 47 lagun batu ziren Plaza Handiko irteeran. Antolatzaileek marka hori hobetzea espero dute, “aurten 60 bat korrikalari izan daitezkeela uste dugu”.
  Gainditu beharreko denbora, berriz, Unai Bengoa irabazleak iaz ezarritako 21 minutu eta 22 segundoak dira. Itziartarraren atzetik Jose Antonio Soto mendaroarra sailkatu zen, eta lehen elgoibartarra Jon Revert izan zen, 22:02 denborarekin. Lehen emakumezkoa Ane Mendia soraluzetarra izan zen, 27:52 denborarekin.
 
  Marraskilo Tour mendi ibilaldia Soraluzen

1706640900182 60 korrikalari espero dituzte San Migelerako II. Korrika igoeran

 Bestalde, San Migelgo korrika igoerako entrenamendu aparta izan daiteke Soraluzeko mendi taldeak antolatu duen Marraskilo Tour mendi ibilaldia. Irailaren 20an izango da, eta Elgoibar inguruko paraje askotatik  pasatzen da 35 kilometroko ibilbidea.

Argazkiak
  San Migelera I. Korrika Igoerako (2007) zenbait argazki.

1706640900220 60 korrikalari espero dituzte San Migelerako II. Korrika igoeran

1706640900262 60 korrikalari espero dituzte San Migelerako II. Korrika igoeran

1706640900299 60 korrikalari espero dituzte San Migelerako II. Korrika igoeran

1706640900347 60 korrikalari espero dituzte San Migelerako II. Korrika igoeran

Gizonezkoen podiuma.

Emakumezkoen podiuma.