Bidali oporretako argazki bat eta irabazi asteburu bat Nafarroako Martinea nekazalturismoan

elgoibarren.net 2008ko ira. 12a, 14:20


Besterik ez duzue egin behar. Horixe da eskatzen dizueguna: Udan edo oporretan egon zareten lekuko argazki bat bidali eta Nafarroako Martinea nekazalturismoan asteburu bat irabazteko zozketan sartuko zarete.




1706640899771 Bidali oporretako argazki bat eta irabazi asteburu bat Nafarroako Martinea nekazalturi

 Iaz egin genuen oporretako argazkien ehen deialdiak ez zuen demaseko arrakastarik eduki, ez zineten eta asko izan oporretan ikusitako bazterren argazkiak elgoiBARREN.net-eko eskaparatean jartzera animatu zinetenak. Ez dugu etsi, ordea, eta saria irabazteko aukera paregabeagatik bada ere aurten argazki gehiago jasotzea espero dugu. Ez dugu argazkirik hoberena sarituko, parte hartzea baizik. Hortaz, argazkiak bidaltzea nahikoa da sariaren zozketan sartzeko.
 
  •   Erretratuak helbide honetara bidali behar dituzue: elgoibarren.net@elgoibarkoizarra.com
  •   Epea: Irailaren 22ra arteko epea daukazue erretratuak bidaltzeko.
  •   Bakoitzak, altuenez, 3 erretratu bidali ahal izango ditu.
  •   Erretratuarekin batera, erretratua non aterata dagoen esan behar diguzue, eta, nahi baduzue, komentario txiki bat ere egin dezakezue.
  •   Erretratuak nork bidaltzen dizkigun ere jakin nahiko genuke.
  •   Jasotzen ditugun erretratu guztiak elgoiBARREN.net-en jarriko ditugu ikusteko moduan.