50 urtetik gora zituen
San Frantzisko kalea gurutzatzen zuten herritarrei zuzendutako hitz goxorik eta txistu hots zaratatsurik ez zuen jadanik apenas egiten. Ezta bazkideei entzutetik ikasi zituen berba haiek ere: "¡Borracho!, ¡Borracho!", “Aupa el Elgoibar” edo norbait jaikitzen zenean “ya has pagao” modukoak. Txistuka hasten zenean balkoira atera behar izaten zuten. Ziur ibiltari despitatu bat baino gehiagoren egoa asebete dutela Anboloren txistukada lizunek.
Gineatik ekarri zuten
Gineatik ekarri zuen 1957 urte inguruan Juanito Legarzak Ambolo (Kaixo esan nahi du) izeneko loritoa. Bazkideak ziur-ziur akordatzen ez badira ere, soziedadeak beste edo urte gehiago dauzka, 1958an sortu baitzuten Ego-Toki.
Loritoa zaintzeko diru kopuru bat ordaindu izan dute urtero bazkideek.
Elkarteko maskota eta jatun ona
Ego-Toki elkartek 50 urte
1958. urtean bi koadrila, “Desastre” eta “Danok bat”, elkartu eta “Sociedad Athletica Ego-Toki" sortu zuten. Izenak izen, hasieran elkarte gastronomikoa besterik ez zen izan. 1963. urtera arte ez ziren Juan Mugerza krosaz arduratzen hasi. Ordurarte Klub Deportiboak antolatzen zuen Memoriala.