Eskubaloiko entrenatzaile tituloa lortzeko ikastaroa antolatu du Sanlok

elgoibarren.net 2008ko ira. 15a, 14:49

 
Eman izena: Gipuzkoako Eskubaloi Federazioarekin elkarlanean antolatu du Sanlo EKTk eskubaloiko entrenatzaile izateko aukera eskaintzen duen ikastaroa, entrenatzaileen beharra handia baita. Irailaren 20an eta 27an izango da ikastaroa.



   Klase teorikoak Kultur Etxean emango dira eta Olaizaga kiroldegian klase praktikoak. Guztira 16 orduko iraupena izango du ikastaroak, 8 ordu zapatu bakoitzean.
Eskatzen den titulazio baxuena, PDJ tituloa, eskuratzeko oinarrizko ezagutzak irakatsiko dira bertan.
  • Noiz: irailak 20 eta irailak 27
  • Prezioa: 35 euro
  • Gutxieneko adina: 16 urte
  • Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko telefono honetara hots egin: 605 775 449