Baserri auzoetako hainbat bide asfaltatuko ditu Udalak

elgoibarren.net 2008ko ira. 16a, 10:10


Elgoibarko Udalak baserri auzoetako hainbat bide zatiren zorua asfaltatu, garbitu eta konpontzeko asmoa dauka. Dagoeneko esleitu ditu lanak eta Asfaltos Urretxu arduratuko da eginbehar horretaz.

 



  Non egingo dira hobetze lanak?
 Elgoibarko Udalak esleitutako lanen artean, baserri auzoetako bideak asfaltatzeko lanak egingo dira honako auzo hauetan: Idotorbe (San Pedro), Sallobente-Ermuaran, Aiastia (San Migel) eta Urruzuno.
           
 Obrarik gehienak Aiastia auzoan egingo dira. Bertan, Mugerza-Ua Txiki, Ziarda Txiki eta Mugerza baserrietara daramaten bide-zati hondatuak konponduko dira.
Bestalde, Idotorbe auzoan, Eguen baserrira doan bidea egokituko da. Sallobente-Ermuaran auzoan, berriz, Antxola eta Iriarte baserrietarako bidea, eta azkenik, Urruzunoko Ertzil baserrira daramana ere konponduko da.

1706640897264 Baserri auzoetako hainbat bide asfaltatuko ditu Udalak

 
Urruzuno auzoan Obra zibil txiki bat ere egingo da. Hormigoizko zulogune txiki bat egingo da, saretadun kutxatila bat jarriko da eta hodi bat instalatuko da, PVC hormigoiztatuzkoa.
Era berean, Sallobente-Ermuaran auzoko ermitaren inguruan dagoen zorua hobetzeko hainbat lan egingo dira.

  Aurrekontua
 Jarduera hau 119.879 euroren truke (BEZ barne) esleitu da, eta horren baitan, obrak egingo dira udalerriko lau auzotan. Zuinketa akta egiaztatzeko sinatzen denetik aurrera, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango du Asfaltos Urretxu enpresak bere egitekoa betetzeko.