Akatsik ez egiteaz gain lasterketaz lasterketa Jaramako zirkuituari eskua hartu, eta parte hartze bakoitzean denborak hobetzea lortu du Iriondok. Afizionatuentzako lehiaketako azkeneko lasterketan, joan zen irailaren 13an, esaterako, denboraldi honetan ikasi duen guztia erakusteko aukera izan zuen. Bere mangako laugarren postua lortu zuen lehenengo bost itzulietan. Azken txanpan, aurkarien mekanika eta prestakuntza hobea gainditu ezineko koska izan zen eta postu batzuk atzerago bukatu zuen lasterketa. Erakustaldia baina, Madrileraino Andoni animatzera joan ziren lagun guztiak asetu eta pozez gainezka lagatzeko nahikoa izan zen.
Denboraldiaren balantzea eta mekanikoari esker ona
Gustura dago Andoni urte honetan Jaramako asfaltoan bizi eta ikasitakoaz. Denboraldi amaierako ospakizunetan, zaletu guztiek emandako animoak eskertu zituen. Mikel lagun eta mekanikoarentzat ere esker oneko berbak izan zituen, lasterketa guztietan alboan izan baitu fin-fin. Ea hurrengo urtean ere bikote honek zeresanik ematen duen.
- Race Kopako sailkapenak
- Andoni Iriondori elkarrizketa (BARREN 658. zenb./2008-06-13)
Argazkiak: