Zer landuko da autodefentsa ikastaroan?
Autodefentsarako oinarrizko ezagutzak irakatsiko ditu Peio Plaza maisu elgoibartarrak. Horrez gain, psikologiari dagozkionak eta eraso ohikoenen aurrean agertu behar den portaera ere azaldu eta ikasleekin landuko ditu.
- Noiz: Urriak 1, 8, 15 eta 22
- Ordutegia: 19:00-21:00
- Prezioa: 25 euro
- Adina: 15 urtetik gorakoentzat.
- Plaza kopurua: Plaza mugatuak dira eta ikastaroaren amaieran diploma bana emango zaie klaseetara joan direnei.
- Informazio gehiago eskuratu eta izena emateko Olaizaga Kiroldegiko harrerara jo eta ikastaroaz galde egin.