Danobatek zilarrezko bikain ziurtagiri ofiziala jaso du

elgoibarren.net 2008ko ira. 17a, 13:00

Erakundeetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatu eta zertifikatzeko sistema da Bikain, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duen ziurtagiri ofiziala. Urte honetan 30 enpresaren eta erakunderen ebaluazioa egin dute, tartean Danobat Koop. E.rena.


1706640875867 Danobatek zilarrezko bikain ziurtagiri ofiziala jaso du

 
 Enpresaren eguneroko jardueran eragiten duten esparruetan euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa ebaluatu ondoren, guztira 500-549 puntu arteko balorazioa jaso du Danobatek, Zilarrezko Bikain alegia. Garrantzitsua da lan munduan euskararen erabileran aurrera egitea, bakoitzaren indarguneak sendotuz eta hobetu beharrekoak erronka gisa hartuz. Danobatek bide horretan aurrera egiteko asmoa du.

 Aurrez finkatu eta jakinarazitako irizpideak aplikatu ondoren, 30 izan dira aurten -ekimenak lehen ezarpen-urtea duen honetan- ebaluatzeko aukeratu diren erakundeak. Hauen perfilari dagokionez, 8 industria-sektorekoak dira, eta 22, berriz, zerbitzu-sektorekoak.

  Lotura duten albisteak: