Ikasturte berria, EuskalNatura berria

elgoibarren.net 2008ko ira. 17a, 14:44

 
Beste behin, ikasturte berriaren etorrerarekin batera EuskalNatura.net webguneari diseinu eta edukian itzuli bat gehiago eman dio webguneko lantaldeak. Diseinua goitik behera aldatzeaz gain, eduki berri ugari jarri dituzte bisitarien eskura eta lehenagotik zeudenak eskuragarriago bihurtzen saiatu direla azaldu du Antton Alberdik, lantaldeko kide eta sortzaile den elgoibartarrak.



   Diseinu berria
  EuskalNatura.net webguneak garai berrietara egokitu behar dira, teknologiak etengabe egiten baitu aurrera. Interneteko konexioak gero eta hobeak direnez, webgune sendo eta informazioz beteak sortzea posible da. Informazio guzti hori erabiltzailearengana ahalik eta erarik errazenean iristeko, gainera, egituraketa eta diseinu onak lantzea gakoa izan ohi da eta EuskalNatura.net-eko lantaldea horretan saiatuko da uda honetan.
Ajax eta JavaScript teknologiak erabiliz, webguneari itxura modernoagoa eman diogu eta baita erabilerrazago bihurtu ere”. Portadan albisteek garrantzia izaten jarraituko dute, baina webgunera gehitzen dituzten artikulu eta dokumentu berriak sarreran ikusgai izango dira. Barrualdeko informazio guztia, gainera letra-tipo berriarekin eta inguru leunagoarekin bisitatzeko aukera izango da.

   Sail berriak

1706640875539 Ikasturte berria, EuskalNatura berria

EuskalNatura.net webgunean ohikoa duten moduan, sail berriak ireki dituzte ikasturte berrirako. “Ikasturte honetarako animalien soinuak biltzen dituen mediateka prestatzeari ekin diogu eta lasterrera elkarrizketen atala ere martxan jarriko dugu”. Bideoen atala ere osatzen ari dira eta diseinu berria baliatuz, "bideoei garrantzia handiagoa emango diegu hemendik aurrera” jakinarazi du Antton Alberdik.

Argazki galeria, eztabaidaguneak, natura eta zientziaren inguruko atalek eta gainerako sailek bere horretan jarraitzen dute, “egunero-egunero informazio berria gehituz eta zaharra eguneratuz”.
 
  Lotura duten albisteak: