Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza ministerioko Merkataritza eta Inbertsioetarako Zuzendari Orokorrak, Antonio Sanchez Bustamantek IMHko eta Makina Erremintaren Museoko instalazioak xehetasunez ezagutu zituen. Bisitaren helburua, gonbidatuarekin harreman zuzena egitea zen, AFM-Proschools-IMHk garatzen dituzten nazioarteko proiektuetan etorriko diren kolaborazioak landu ahal izateko.
- Informazio gehiago: Hemen
Lan Ministerioko agintariek IMH ezagutu zuten
Maravillas Rojo andrea, Espainiako Lan Ministerioko Enplegurako Idazkari Nagusia, eta Javier Orduña Enplegurako Zerbitzuko Zuzendaria Elgoibarko Makina Erremintaren Institututura gerturatu ziren irailaren 8an, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak gonbidatuta.
- Informazio gehiago: Hemen
Pirinio Atlantikoen Ogibide eta Artisaugintza Ganberako ordezkarien bisita
Bernard Cazala, Pirinio Atlantikoen Ogibideen Ganbarako Presidentea (Chambre Régional des Métiers et de l'Artisanat d' Aquitaine) buru zuen ordezkaritza taldeak IMHko instalazioak eta jarduerak ezagutu zituen irailaren 15ean. Makina Erremintaren Museoa bisitatzeko beta ere hartu zuten.
- Informazio gehiago: Hemen