Ezinduentzako igobide bat jarriko du Udalak Pedro Muguruza etorbidean

elgoibarren.net 2008ko ira. 18a, 13:41

 
Pedro Muguruza etorbideko 11 eta 21 zenbakien arteko espaloi zatian dauden eskailerek ez dute iresgarritasun araudia betetzen, eta auzotarren aspaldiko eskariari kasu eginez, ezinduentzako igobide bat jarriko du Udalak egungo eskaileren alboan. 54 metro luze eta bi metro zabal edukiko ditu igobide edo arrapala berriak.

 

  Laster hasiko dira lanak
 Udalak Aikia enpresari esleitu dizkio igobidea egiteko lanak. Urrian edo azaroan hasiko dituzte lanak eta bi hilabeteko epea izango dute amaitzeko.

  Igobidearen ezaugarriak:
  • Luzera: 54 metro.
  • Zabalera: 2 metro
  • Pendiza: % 5,30 batez besteko aldapa (ez du %8a gaindituko)
  • Aurrekontua: 138.316 €.
  Eskailerak ez dira kenduko
 Injelan enpresak eginiko ikerketak eskailerak “beharrezkoak direla” ondorioztatzen du, “inguruan dauden portal, garaje eta komertzioen sarrerak altuera ezberdinetan eraiki baitziren bere garaian”. Hortaz, eskailera zaharren alboan eraikiko da arrapala. Ricardo Garate Hirigintza zinegotziak aurreratu duenez, "Sortuko den espaloi berriak lau metroko zabalera edukiko du, orain daukanaren zabalera bikoitza, alegia". Bestalde, obren ondorioz, bi aparkaleku gutxiago (Orain zazpi aparkaleku daude) egongo da gune honetan. Izan ere, ilaran aparkatzeko moduan jarriko dituzte lurreko marrak eta ez orain dauden moduan, baterian.

1706640874236 Ezinduentzako igobide bat jarriko du Udalak Pedro Muguruza etorbidean

1706640874276 Ezinduentzako igobide bat jarriko du Udalak Pedro Muguruza etorbidean