“Eguraldi ona bada, 400 motor inguru etorriko dira domekako
kontzentraziora” adierazi du Venerando Cid Skull Riders taldeko kide
eta antolatzaileetariko batek. Motorren bigarren kontzentrazioan parte
hartuko duten motor guztiak Plaza Handian batuko dira domekan (hilak
21).
Bihar eta domekan, berriz, Team Leve Ta Roue talde frantziarrak motor
erakustaldi ikusgarria eskainiko du Sigmako industri gunean, 20:00etatik aurrera.