300 motorretik gora Plaza Handian
150 motor batzea lortu zuen iaz motorren estreinako kontzentrazioak. Antolatzaileek, Skull Riders taldeak, iazko marka hobetu nahi zuten aurten, eta lortu zuten alajaina. Eguraldi onak erakarrita 327 lagunek eman zuten izena motorren bigarren kontzentrazioan. Plaza Handian batu ziren denak, eta bertatik abiatuta 92 kilometroko ibilaldia egin zuten. Eguerdiko 13:30etarako ailegatu ziren berriz Elgoibarrera, Team Leve Ta Roue talde frantziarrak Sigman eskaini zuen motor erakustaldia ikusteko denbora justuarekin. Gero, bazkaltzera joan ziren denak.

Paella jana erraldoia
Biharamunean, nekatuta baina gustura zeuden antolatzaileak. Venerando Cidek bazkarian sortu zen giroa eta sukaldariaren lana nabarmendu nahi izan ditu: “500 lagunentzako paella prestatu zigun Carlos Mugerza sukaldari elgoibartarrak eta ez zen ezer ere sobratu. Lan txalogarria egin zuen, ez baita batere erraza horrenbeste jenderentzat sukaldatzea, eta are zailagoa goxo sukaldatzea”. Sukaldariak 5 paella ontzi erabili zituen.
Argazki bilduma:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|