- Noiz: urriak 17 barixakua
- Ordua: 22:15
- Non: Herriko Antzokian
- Aurresalmenta: 8,5 eurotan Kultur Etxean (Gazte txartelarekin 6 €)
Yuri Gagarin Trio hirukoteak historiako lehen kosmonauta izan zenaren ohorez hartzen du. Taldearen ideia da entzulea "estratosferara" transportatuko duen musika egitea. Abesti instrumentalak jotzen dituzte, zeintzuetan 40 eta 60. hamarkadako jazz estandarrak nahasten diren. Hauekin batera taldeko buru den Basilio Martiren pieza berriak entzun daitezke. Taldeak "vintage" soinuetan oinarritzen ditu bere abesti berriak (kontrabaxua, rhodes pianoa, hammond eta sintetizadore analogikoak erabiliz), hauei funk doinuak gehituz.
- Yuri Gagarin Trio (Myspace)
Yuri Gagarin Trioko hiru musikariek: Anye Bao (bateria), Billy Villegas (kontrabaxua) eta Basilio Marti (teklatuak) Antonio Vega kantariaren taldean ekar ezagutu zuten. Handik urte batzuetara "Premier" diskoko abestiak entseatzeko batu ziren berriz. Antonio Vega beti izan du taldeak alboan.
Taldearen kontzertua honela egituratzen da:
"Disco elephant" abestiak, kontzertu aurkezpena, "Arabesque" Manciniren klasikoaren bertsioa drum and bass doinu akustikoetan oinarritua, "Misteriosas Explosiones en Texas", "Pica como una avispa", Mohamed Alí boxeatzaileari omenaldia, "Caravan" Duke Ellingtonen pieza klasikoaren errebisioa, John Coltranen "Naima", Gary Burtonen "Boston Marathon" eta "Billy the kid".
Hirukoteak abestika jo ondoren, Antonio Vega gonbidatu berezia azaltzen da, bere kitarra lagun duelarik abesti ezberdinak jotzen dituelarik bakarka, gerora taldea irtetzen da eta Antonio Vegarekin batera honen bakarkako klasikoak jotzen dituzte eta baita Nacha Pop garaiko hainbat abesti, kasuan kasu, "El Sitio de mi Recreo", "Océano de Sol", "La última montaña", "Elixir de juventud", edota "Chica de Ayer".