Elgoibar txoribistan, aireko irudi ikusgarriak

elgoibarren.net 2008ko ira. 24a, 14:44


Txoribista ikuspegiak jarri ditu bere webgunean Gipuzkoako Foru Aldundiaren mapen aplikazioak, B5m delakoak. Hegaldietan egindako detaile handiko argazkiak dira txoribistak. Gipuzkoako hainbat txokori eginiko argazkiak ageri dira bertan, baita Elgoibarkoak ere. Ikusi nahi Elgoibar txoribistan?


Blom Pictometry enpresak egin ditu hegaldiak, toki bakoitza lau norabide kardinaletan arakatuz argazkietarako.
  Elgoibarri dagozkion 5 txoribista besterik ez daude sartuta oraingoz, herriko 5 eraikinen argazkiak hain zuzen ere. Argazkiek, hala ere, batera edo bestera mugituz herri ia guztia airetik nola ikusten den jakiteko aukera ematen dute.
Hona adibide batzuk:
   Beste hainbat aukera
  Gipuzkoako lurraldearen gune jakin batean kokatuta, 1:5000 webguneak aukera ematen du kontsultak egiteko eta informazioa eskuratzeko, objektu nahiz gai geografikoei buruz. Kontsulta aukerak maparen eskalarekin zuzenean loturik daude. Besteak beste, aukera dago lurraldearen puntu batean kokatuta, leku horri buruz airetik hartutako argazkiak (Gipuzkoa Txoribistan) ikusteko, 1954az geroztik egindako hegaldien bildumetan. Ortofotoak ere kontsulta daitezke bertan. Baita GPS sarea, kale izendegia, edo Gipuzkoa 3Dtan ikusi ere. Horiez gain, Udal mugen inbentarioa, udal kartografiako inbentarioa; Udalak edo beste erakunderen batek altxatutako planoak eskura daitezke, besteak beste.
 
 Iturria: sustatu.com