Ardi txakur txapelketa zapatuan
Zapatuan ardi txakur txapelketa izango da ekitaldi nagusia. Euskal Herriko arraza libreko txapelketa jokatuko da arratsaldeko 17:00etan. Bertan zazpi artzainek hartuko dute parte euren txakurrekin. Horien artean Jose Antonio Arrillaga aiastiarra eta Lagun txakurra izango dira. Gauean Haritz Euskal Dantzari taldearen erakustaldia izango da, ondoren erromeria, eta goizaldean bolo txapelketa.
Idi demak, domekan
Domekan, irailak 28, San Migeleko II. korrika igoera izango da goizean. Arratsaldean, berriz, idi demak izango dira protagonista. Jaiak astelehenean amaituko dira, San Migel egunean. Meza nagusia, pilota partiduak (Kepa eta Loiola bikotea Atxotegi eta Lizarralderen aurka) eta auzotarren afaria izango dira.
∞ Lotura duten albisteak:
- 60 korrikalari espero dituzte San Migelerako II. Korrika igoeran (2008-09-12 elgoiBARREN.net)