Udal agintariek eta kirol taldeek beste herri batzuetako Kiroldegiak ezagutzen dihardute

elgoibarren.net 2008ko ira. 26a, 12:48

Elgoibarren ditugun instalazioen beharren azterketa bat egiteko asmoz, hiru kiroldegi bisitatzeko txangoa egin zuten herriko dozena erdi kirol taldeetako ordezkariek, alkateak eta alderdi ezberdinetako zenbait zinegotzik, joan zen irailaren 19an. Hiru kiroldegi bisitatu zituzten, Beasaingoa, Tolosakoa eta Oiartzungoa. Erabiltzaileekin elkarlanean Kiroldegia moduko kirol azpiegitura batek eduki beharko lituzkeen ezaugarriak zehaztu nahi ditu Udalak bisitokin, eta “ikusitako kiroldegi guztien arteko oreka bat topatu” dio Etxeberria alkateak.



1706640864844 Udal agintariek eta kirol taldeek beste herri batzuetako Kiroldegiak ezagutzen dihardu

  Bisita horien helburua kiroldegi ezberdinak ezagutzea zela azaldu du Alfredo Etxeberria alkateak. “Gure inguruan egiten ari diren kiroldegi berrietan, edo zaharberritu dituztenetan, zer joera nagusitzen diren ikustea, bertako teknikoekin berba egin eta euren inpresioak ezagutzea nahi izan dugu”. Herri bakoitzean bertako herritarrengan instalazio berriek zer nolako harrera eduki duten ere jakin nahi izan dute.

   Beasain, Tolosa eta Oiartzungo ereduak
  Beasaingo kiroldegi berrituak aisialdiari eta osasunari garrantzi gehiago ematen diola ohartu dira Elgoibartik hara joandako espedizioko kideak. “Tolosan egin duten kiroldegi berriak, aldiz, igeriketarako ekipamenduetan arreta gehiago jartzen du, eta azkenik, Oiartzungo kiroldegian aurreko bien arteko oreka bat bilatu dutela ikusi dugu”. 
Kiroldegi gehiago ikusteko asmoa dutela aurreratu dute Udal ordezkariek.

   Kirol taldeak gustura
  Kirol talde ezberdinetako ordezkariak gonbidatu zituen Udalak eta dozena erdi joan ziren kiroldegiak ikustera: Igeriketa taldea, Karate eskola, Triska dantza taldea, Pilota taldea eta eskubaloikoak. Bisitarekin gustura geratu ei ziren.
  Lotura duten albisteak: 

1706640864916 Udal agintariek eta kirol taldeek beste herri batzuetako Kiroldegiak ezagutzen dihardu

1706640864953 Udal agintariek eta kirol taldeek beste herri batzuetako Kiroldegiak ezagutzen dihardu