15 urteko neska bat harrapatu zuen autoak zapatuan King-Kong parean

elgoibarren.net 2008ko ira. 29a, 10:00

 
Jasotako kolpe bortitzaren ondorioz larri dago I.S. 15 urteko neska eibartarra. Istripua zapatu gauean (irailak 27) gertatu zen, -21:45ean zehazki-, N-634 errepidean; King-Kongeko autobus geraleku parean.

 
 


Neska gaztea harrapatu zuen autoa. Argazkia: Aitor Zabala.

  Lekukoek adierazitakoaren arabera, neska gaztea behar ez den lekutik ari zen errepidea gurutzatzen, eta Renault Clio auto batek harrapatu zuen bertan. Auto barruko hiru bidaiariek zauri arinak izan zituzten.
  Kolpea bortitza izan zen oso, autoaren aurreko kristal txikituak eta hondoratutako kapotak erakusten duten moduan; bost metrotaraino jaurti zuen neska gaztearen gorputza. Osakidetzako anbulantzia bat gerturatu zen zauritua artatzera eta hasiera baten Mendaroko Ospitalera eraman bazuten ere, zaurien larritasuna ikusirik, Donostia Ospitalera lekualdatu zuten. Azken berrien arabera larri dago neska gaztea, baina larritasunaren barruan, bere egoera egonkortzea lortu dute medikuek.
 
  Lotura duten albisteak: