Mauxitxa txaranga Valladolideko herri bateko jaietan izan da

elgoibarren.net 2008ko ira. 29a, 13:18

 
Valladolideko iparraldean, Leoneko probintziarekin mugan dagoen Mayorga herriko jaiak girotu ditu joan den asteburuan Mauxitxa txarangak.

 



  San Toribio de Mogrovejo, herrian jaio zen eliz-gizon eta Limako artzapezpikuaren omenez jai handiak ospatzen dituzte Mayorga herrian (1.900 biztanle) irail amaieran. Mauxitxako bi kideren gurasoak bertan jaiotakoak dira eta haien bitartez deitu dituzte hango jaietan jotzeko.
  Barixaku eguerdian atera ziren Mauxitxako kideak Elgoibartik, eta  hiru ordu eta erdiko bidaia egin eta gero ailegatu ziren haraino. Mayorgako koadrila batek bazkaltzera gonbidatu zituen eta indarrak berreskuratu ondoren, instrumentuak hartu eta lanari ekin zioten, Mayorgako kale eta tabernak alaitzeari, alegia. Ordu eta erdiz jo eta gero, entzierroa ikusteko geldialdia egin zuten. San Bartolomeetako sokamuturraren aldean ezberdina dela azaldu digute, “lau zezen handi libre-librean soltatu zituzten kalean eta kitto!”.
  Entzierroa amaitu ondoren beste joaldi edo saio bat egin zuten Mauxitxakoek gaueko hamaikak jo zuten arte. Gero, bakoitzak bere erritmoan, herriko jaian murgiltzeko aukera izan zuten Mauxitxako kideek.
  Hurrengo egunean etxerako buelta hasi zuten, bidean Miranda de Ebron  bazkaltzeko geldialdia egin eta gero.
 • Argazkiak

1706640861612 Mauxitxa txaranga Valladolideko herri bateko jaietan izan da

1706640861652 Mauxitxa txaranga Valladolideko herri bateko jaietan izan da

1706640861686 Mauxitxa txaranga Valladolideko herri bateko jaietan izan da

1706640861722 Mauxitxa txaranga Valladolideko herri bateko jaietan izan da

1706640861764 Mauxitxa txaranga Valladolideko herri bateko jaietan izan da

1706640861798 Mauxitxa txaranga Valladolideko herri bateko jaietan izan da

1706640861829 Mauxitxa txaranga Valladolideko herri bateko jaietan izan da

 

1706640861866 Mauxitxa txaranga Valladolideko herri bateko jaietan izan da