Orkatza telebistan

elgoibarren.net 2008ko ira. 30a, 13:12

 
Herritarren arreta bakarrik ez, medioena ere piztu du Deba ibaiko orkatzak. ETB2ko Pasalo saiokoak orkatza grabatzera etorri dira eta haren atzetik dabiltza goiz guztian, orkatzaren irudi bat edo beste lapurtzeko ahaleginean esan nahi dugu. Zuzeneko konexio bat egiteko asmoa ei daukate gaur arratsaldeko saioan.

 
 


1706640839944 Orkatza telebistan

  Basozainari elkarrizketa egin diote kazetariek eta herritarrei ere egin dizkiete orkatzaren inguruko galderak; ea sekula ikusi duten, zeresanik sortu duen herrian, etab.
 Iñaki Lopez eta Adela Gonzalezek aurkezten duten Pasalo saioa arratsaldeko 16:00etatik 18:25era ematen dute ETB2n.
  Lotura duten albisteak: