Bake-epailearen lanposturako deialdia

elgoibarren.net 2008ko urr. 1a, 12:47

 
Elgoibarko Udalak epea ireki du Bake-epaile izan nahi duten, eta horretarako beharrezkoak diren lege baldintzak betetzen dituzten, pertsonek dagozkien eskaerak egin ditzaten. Eskaerak idatziz egin beharko dira Herritarrentzako Arreta Bulegoan (sarrera Usuako parketik).



  • EPEA: Eskaerak aurkezteko epea 2008ko urriaren 8an bukatuko da.
  Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
  • Espainiarra izatea, adinez nagusia, eta Aginte Judizialari buruzko Lege Organikoak ezarritako bateraezintasun arrazoiren batean sartuta ez egotea.
  • Funtzio judizialak betetzea eragozten duten bateraezintasun edo debeku arrazoiren batean sartuta ez egotea, lanbide edo merkataritza jarduera izan ezik.
  • Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza koofizialak ezagutzea.

   Bake-epailearen ardurak

1706640838918 Bake-epailearen lanposturako deialdia

  Epailea herritar agurgarria eta bakegilea izan ohi da, hizketarako gaitasuna duena. Era berean, gatazkak konpontzeko eta herritarren arteko bizitza zaintzeko ahalmena izan behar du. Mota askotako auziak konpontzen ditu Bake-epaileak, besteak beste, herritarren arteko gatazkak, familiako abusuak eta tratu txarrak, Emakumeen aurkako Biolentziaren Legearen inguruko gaiak, seme-alaben zaintza, jaten ematea eta bisita-erregimena, erabil daitezkeen eskubideak, ingurugiroa, prezioak eta kalitatea, ondarezkoak ez diren errentamendu-gatazkak, jabetza horizontalaren gatazkak.

  Botere publikoek Bake-epaileak hartutako erabakiak babestu eta bete behar dituzte. Adiskidetzeko erabakiak indar legala dauka eta partaide guztiek derrigorrez bete behar dute. Epaileak egin behar dena edo ez dena inposatu ahal du, isunak jar ditzake eta gehienez zazpi eguneko atxiloketak ezarri ahal ditu.