Haur-pornografiaren aurkako operazioaren zipriztinak Elgoibarrera ere ailegatu dira

elgoibarren.net 2008ko urr. 1a, 15:45

Espainiako Poliziak 120 lagun atxilotu ditu Interneten bidez zabaldutako haur-pornografiaren aurka orain arte egin duen operaziorik handienean. Guztira, 1.600 konexio eta 210 etxebizitza arakatu ditu Poliziak Estatuko 42 probintzietan. Euskal Herrian, lagun bat atzeman dute eta hiru etxe miatu dituzte, Bizkaian zortzi atxilotu -ez dute zehaztu non- eta Portugalete, Erandio, Basauri, Bilbo eta Santurtzin etxeak miatu dituzte.
Gipuzkoan bi atzeman dituzte, eta etxeak miatu Irunen eta Elgoibarren. Hortaz, makro operazioak Elgoibar ere zipriztindu du.

 
  Informazio gehiago: