• Kutxaren diru-laguntza San lazaro egoitzari
Orain bi urteko laguntzarekin (50.000 euro) etxea barrutik pintatu zutela azaldu du San Lazaro egoitzako administraria den Begoña Mugerzak. “Ekipamenduen inguruko premiak sortu dira orain, eta horiei erantzuna emateko helburuarekin eman ditugu 30.000 euro”, azaldu du Kutxako Gizarte-ekintzako arduradun Sabin Unzetabarrenetxeak.
Motordun ohe berriak
Motordun oheak erosteko asmoa dutela azaldu du Begoña Mugerzak. “Orain ohe artikulatuak ditugu, baina gero hamar bat motordun ohe erosiko ditugu. Horrekin batera butakak ere erosiko ditugu eta erosoago egoteko aulki egokiagoak ere erosiko ditugu”. Aurrekoez gain, bi grua “eta guk daukagun diru apur batekin eta laguntza honi esker” erizainentzako armairu erosiko dute, botikak gordetzeko egokitua.
• Adineko pertsonak dituzten senideentzako prestakuntza ikastaroak
Datorren urriaren 13tik aurrera, hainbat prestakuntza ikastaro eskainiko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak, Sendian programaren barne, mendekotasuna duten adineko pertsonak zaintzen dituzten familiako kideei zuzenduta.
Ikastaro horien helburua da adineko mendeko pertsonak zaintzen dituztenei laguntza eta prestakuntza eskaintzea, egiten duten lan hori modu egokian egin dezaten.

- Noiz: Urriaren 13, 14, 15, 16 eta 17an emango dira ikastaroak "Zure nagusiak maite dituzunez hobeto zaintzen ikasi” lelopean
- Ordutegia: 15:00etatik 17:00etara.
- Non: Elgoibarko Kultur Etxean
- Zer eta nork: Prestakuntza horretan medikuntza, psikologia, lege eta gizarte arloetako gaiak, eta laguntza teknikoei buruzkoak landuko dira. Gai horietan adituak direnek emango dituzte hitzaldiak. Ikastaroak Gizarte Politikako Departamentuak antolatu ditu, udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen lankidetzarekin eta baita Matia Fundazioko Instituto Gerontologikoa, Ingemaren lankidetzarekin ere.
- Izena emateko: Programa horretan parte hartu nahi dutenek informazio gehiago jaso eta eskaera orria bete dezakete udaleko gizarte zerbitzuetan.
DATA |
ORDUA |
EDUKIAK |
IRAKASLEA |
Urriak 13 |
15.00-17.00 |
Osasun, erizaintza eta laguntza teknikoen ikuspegiak |
Icavi-Bikain |
Urriak 14 |
Komunikazio eta erlaxapen teknikak |
Oskar Mondragón |
|
Urriak 15 |
Ikuspegi legal eta etikoak. |
Hurkoa Fundazioa |
|
Urriak 16 |
Menpeko pertsona. Menpeko pentsonen problematikak |
Medikua
|
|
Urriak 17 |
Ingurugiroko eustarri diren baliabide sozialak |
Ainara Ostolaza |