Ubitarte Buruko etxebizitzak amaitzearekin batera, ingurune hori Ubitarte Gain ingurunearekin, San Roke auzoan, lotuko duen pasabidea eraikiko dute. Trenbidearen azpitik pasatzen da Ubitarte Buru Ubitarte Gainekin lotuko dituen bidea, eta, hain zuzen, trenbide azpiko pasabidea egiteko izan ziren arazoek atzeratu zituzten babes Ofizialeko Etxebizitzak egiteko lanak.
2006ko martxo amaieran hasi ziren Ubitarte Buruko etxebizitzak eraikitzen eta amaitzeko aurreikusitako epeak betetzen badira, hiru urte eta gero egongo dira amaituta.
Ubitarte Gaineko merkatu libreko etxeak geldirik
Bestalde, Alfredo Etxeberria alkateak jakinarazitakoaren arabera, Ubitarte Gain sektorean merkatu libreko 175 etxebizitza egiteko proiektua geldituta dago. "Enpresa etxegileak, bizi dugun testuinbguru ekonomikoa dela-eta, ez dauka oraingoz etxeak eraikitzen hasteko asmorik. Hala izanik ere, datozen hilabeteotan Ubitarte Buru eta Ubitarte Gain lotuko dituen bidea egiteko konpromisoa erakutsi du enpresak".
Santa Anako errotonda berria eta San Rokerako igarobidea datorren
urteko maiatzerako, VPO etxeak amaitzearekin batera, prest egotea
espero dute udal ordezkariek.
∞ Lotura duten albisteak:
- VISESAko zuzendari nagusia Ubitarte Buruko Babes Ofizialeko etxeetaz harro dago (2008-06-27 elgoiBARREN.net)
- Merkatu libreko 175 etxebizitza egingo dituzte Ubitarte Gainen (2008-03-04 elgoiBARREN.net)
- Urruzunon 196 etxebizitza egiteko lanak berehala hasiko dira (2007-10-22 elgoibarren.net)
- Honelakoa izango da Olasoko errotonda berria (2007-11-22 elgoiBARREN.net)
- Oinezkoentzat jarriko ditu Udalak Madala eta Santa Ana kaleko inguruak(2008-02-04 elgoiBARREN.net)
- Ikusten al diozu irtenbiderik etxebizitzaren arazoari? (elgoiBARREN.net)
- Santa Klarako Babes Ofizialeko 12 etxebizitzen zozketan, araudia errespetatu dela dio Jaurlaritzak (2006-12-01 elgoiBARREN.net)
- Etxe berriak eraikiko dituzte Urasandin (2006-07-19 elgoiBARREN.net)