Kobratu gabe jokatuko du Joseba Etxeberriak azken urtea Athleticen

elgoibarren.net 2008ko urr. 2a, 14:57

 
Urteotan eman didan maitasuna itzuli nahi diot Athletici”. Horrela azaldu du Athleticeko aurrelari elgoibartarrak hartu duen erabakia: kobratu gabe jokatuko du hurrengo denboraldia Athleticen, bere borondatez. (audioa dauka)

 


1706640834588 Kobratu gabe jokatuko du Joseba Etxeberriak azken urtea Athleticen

  Joseba Etxeberria berak aurreratu zuen moduan, 2009-2010 bukaeran erretiratuko da futbolari gisa, hamabost urtean Bilboko taldean jokatu ostean.
Fernando Garcia Makua presidentea alboan zuela egin du prentsaurreko agerraldia Etxeberriak, gaur (urriak 2) 13:00etan, Lezaman. Bertan azaldu ditu bere erabaki ez ohikoaren nondik-norakoak. "Urteotan eman didan maitasuna itzuli nahi diot azkeneko urte horretan Athletici, dirurik ez jasota. Ohorea da bertan jokatzea, klub bat baino gehiago baita", esan du Etxeberriak.
 Argazkiak: athletic-club.net