• Ino, Ino, Ino badator Bonbardino antzezlana
- Noiz: urriak 2 (barixakua), 18:30ean.
- Non: Herriko Antzokian
- Laburpena: Ane Monna haurdun dago eta laster umetxo bat edukiko du; bere izena Bonbardino izango da. Eskolara joaten hasten denetik, bere ikasgelako neska ergel eta piji batek, Lady Pinpirinak alegia, trufak eta bihurrikeriak egiten dizkio etengabe; batzutan, bere janzkeragatik, beste batzutan bere ahoskeragatik eta beste askotan inolako aitzakiarik gabe. Bonbardino zapuztuta dago eta inork ez duela maite sentitzen duenez, oso erabaki inportantea hartuko du... Zer gertatuko da Bonbardinok boligrafo magikoa erabiltzen duenean? Zer esango dio Lamiak basoan topatzen duenean? Murgil zaitez abestiz eta dantzaz hornitutiko antzezlan koloretsu honetan, laster... Bonbardino etorriko da eta.
- Noiz: Urriak 4, zapatua. 11:00etatik 13:30era
- Non: Plaza Handian
- Nori zuzendua: HH, LH 1 eta LH 2 ko haurrei
- Zer egongo da: Tailerrak; aurpegia margotzea, eskulanak, karetak, ipuin kontaketak, marrazki margoketak, eta musikarekin giro alaia uneoro!