DV pilota torneoan debuta egingo du Eneko Loiolak

elgoibarren.net 2008ko urr. 3a, 14:54

 
Afizionatu mailako txapelketa garrantzitsuenetakoa den DV Torneoan debuta egingo du domeka honetan (urriak 5) Eneko Loiola pilotariak. Aiastiako atzelariak, Jauregirekin bikote eginez, Baños del Rio Tobia (Errioxa) herrian jokatuko du lehen faseko kanporaketa Ollo eta Merino bikotearen aurka.

 
 

1706640832925 DV pilota torneoan debuta egingo du Eneko Loiolak

  
  Domekako partidua irabaziz gero, Andreu eta Irureta izango dituzte zain Loiolak eta Jauregik, urriaren 24an Zizurkilen jokatu beharreko kanporaketan. Hura ere irabaztea lortuko balute, finalerdietarako sailkapena lortzearren Renobales eta Larrinagaren aurka jokatu beharko lukete.
Finalerdiak Urretxu eta Elgetan jokatuko dira abenduaren 6an eta 13an, hurrenez hurren. Finala, berriz, abenduaren 28an jokatuko da Zarautzko Aritzbatalde pilotalekuan.