Eneko Loiola DV Torneotik kanporatua

elgoibarren.net 2008ko urr. 6a, 09:50

 
Eneko Loiolak pilotariak ezin izan du afizionatu mailako DV Torneoko lehen kanporaketa gainditu. Jauregirekin bikote eginez Ollo eta Etxeberriaren aurka jokatu zuten Errioxan, Baños de Rio Tobia herriko Barberito I frontoian. Partida eskasa jokatu zuten lau pilotariek, batez ere galtzaileek. Azken emaitza 22 eta 11.



Irabazleak. Ollo eta Etxeberria. Arg: Jose Mari Lopez.

  Titin handiak profesionaletan debuta egin zuen frontoian, 300 lagunen aurrean, pilotan jokatzea izan daiteke, beharbada, Aiastiako atzelari finari gera dakiokeen kontsolamendu bakarra; ahantzi gabe, DV Torneo prestigiotsuan parte hartzea ez dagoela edonoren esku. Alabaina, bere dohainak erakutsi gabe esan dio agur Loiolak txapelketari. Aspeko profesionalekin entrenatzen urte eta erdi daraman Jauregi aurrelari arabarrak ez zuen berea eman eta Loiolak ere ez zion atzean lagundu. Lau pilotariek ere ez zuten daukaten maila eman eta partida eskasa osatu zuten, nahiz eta Ollo eta Etxeberria bikotearen garaipena sekula ez zen zalantzan egon.
Irabazleek, Andreu eta Iruretaren aurka jokatuko dute hurrengo kanporaketan, hilaren 24an Zizurkilen.