Mendiko meteorologia ikastaroa emango dute Zubibaik eta Morkaikok

elgoibarren.net 2008ko urr. 7a, 10:49

Eman izena: Altzolako Zubibai elkarteak eta Morkaiko Mendizale Elkarteak ikastaro berezia, mendiko meteorologia buruzkoa, prestatu dute elkarlanean. Gloria Latasa, Poliki taldeko kideak lau klase teoriko emango ditu, eta Larrun mendira (Lapurdi) egingo den irteera gidatuko du. Bertan, egun horretako meteorologia gertakariak aztertuko dituzte.

 

  Mendiko meteorologia ikastaroa
 Eskola teorikoak: 12 ordu. Urriaren 21, 23, 28 eta 30ean. Ordua: 18:30-21:30. Lekua: Jubilatuen Altzolako egoitzan. Gloria Latasa, Poliki taldeko kideak emango du ikastaroa.
 Eskola praktikoa: Urriaren 25eko larunbat goizerako, Larrun mendira irteera. Bost orduko bidaia (Heletan irteera eta buelta), egun horretako metereologia gertakariak aztertuz.
 Edukia
  • 1706640831413 Mendiko meteorologia ikastaroa emango dute Zubibaik eta Morkaikok

    Nola eta non bilatu informazio meteorologikoa. Zer informazio da beharrezkoa?
  • Lortutako informazioa nola analizatu. Nola interpretatu eguraldiaren mapak.
  • Eguraldi txarrari nola aurrea hartu: ekaitzak, elurteak, eta abar.
  • Datuak nola erabili: altuera, tenperatura, presioa, haizea, inbertsio termikoa, isozeroa.

 Izena emateko: 943740297 / 652714062 (Plaza mugatuak).
 Prezioa: 7€ Morkaiko eta Zubibaiko bazkideentzat (15€ bazkide ez direnentzat)
 
 Ikastaro gehiago Elgoibarren: