Lokal batean lapurreta egin eta sua eman zioten

elgoibarren.net 2008ko urr. 7a, 13:55


Zabalatarren tailerra hartu zuen lokalean, Pedro Muguruza etorbidean, lapurreta egin, eta, arrastoak ezabatzeko-edo, su eman zioten ezezagunek, joan zen domekan.

 



  Domeka (urriak 5) goizaldean, 6:15ak inguruan jazo ziren gertaerak. Pedro Muguruza etorbideko 19. zenbakiaren ondoan dagoen lokalean sartu ziren lapurrak, eta jakin ahal izan dugunez, bizikleta bat lapurtu zuten. Gero, zorionez kalte handiegirik eragin ez zituen su txiki bat piztu zuten ezezagunek. Erretako paper batzuk besterik ez. Hortaz, ez zen inguruko bizilagunak euren etxeetatik aterarazi beharrik egon. Behinhola zabalatarren tailerra egon zen lokal horretan. 

Pedro Muguruza etorbidean dago lokala.

Keak pareta eta sabaia belztu zituen.

 
  Lotura duten albisteak: