Arrainak hilik agertu izanaren arrazoiak edo zergatiak argitzeko peskizan, Deba ibaitik jasotako uren laginak batu zituzten, atzo bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ur Zerbitzuko kideek. Laginok aztertu eta gero emango dituzte jakitera ondorioak. Laginak Fraisoro laborategian aztertuko dituzte, Aldundia baita laborategiaren jabe.
Beste batzuetan ere gertatu dira antzerakoak, duela ez asko, esaterako, zianuro isuri batekin pozondu ziren Deba ibaiko hainbat arrain, loinak, aingirak eta korrokoiak, batez ere.
Atzerapausoa
Azken aldian gero eta arrain gehiago ikustera ohitzen ari gara Deba ibaian, ahatik, honelako gertaerak atzerapauso galanta dira ibaiaren biziberritze prozesuan.
∞ Lotura duten albisteak:
- Laranja kolorez jantzi da Deba ibaia (2008-05-22 elgoibarren.net)
- “Ez da amaren semerik Deba ibaian bainua hartu ez duenik” (2007-09-13 elgoibarren.net)
- Herriko haurrak egun batez zinegotzi (2007-05-03 elgoibarren.net)
- 2012rako garbi egongo da Deba ibaia (2006-11-10 elgoibarren.net)