Hasi dira San Pedro kalean espaloia eta igobide berria egiteko lanak

elgoibarren.net 2008ko urr. 9a, 10:05

 
 San Pedro kaleko ibaiertzeko etxebizitzetara sarbidea erraztuko duen igobidea eta espaloi berri bat eraikitzeko lanak hasita daude dagoeneko. Espaloiak 78 metroko luzera izango du, igobideak bezain beste. Injelan enpresak 3 hilabeteko epea izango du lanak amaitzeko.

 


 Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamenduak finantzatuko ditu lanak, horretarako bideratu dituen 236.570 euroren bitartez. Hiri eremu kaltetuak berreskuratzeko, biziberritzeko eta iresgarritasun irizpide berrietara moldatzeko sustatze lanen barruan kokatzen dira lanok.
Lanek aukera emango dute saneamendu, edateko ur, elektrizitate eta gas sareak ere berritzeko. Behin lanak amaituta, Elgoibarko Udalak hartuko ditu, eta titular gisa, harena izango da horiek egoki gordetzeko ardura.

  Espaloi eta igobide berrien ezaugarriak
  • Espaloi berria, 78 metro luze, 2 metro zabal eta inolako hesirik gabekoa izango da.
  • Etxebizitzetarako sarrerako igobide edo arrapala, berriz, espaloiarekiko paraleloa izango da –bera ere 78 metro luze eta 2 metro zabal- eta 7 atseden gune izango ditu pisuetara erraz iristeko. Atseden guneen arteko pendiza %8 izango da; hormari itsatsita, eskudel edo helduleku bikoitza edukiko du, eta, igobidearen kanpoko aldean, baranda bikoitza.

1706640828820 Hasi dira San Pedro kalean espaloia eta igobide berria egiteko lanak

1706640828854 Hasi dira San Pedro kalean espaloia eta igobide berria egiteko lanak


  Lotura duten albisteak: