Errabal jazz jaialdiko bi kontzertutarako sarrerak zozketatuko ditugu

elgoibarren.net 2008ko urr. 9a, 12:58

Parte hartu: Hilabete honetan Deba bailarako hainbat herritan jazz jaialdi ibiltaria egingo da bosgarren aldiz. Aurrekoetan Debajazz izenekoa Errabal jazz izango da aurrerantzean eta bertan Euskal Herriko eta kanpoko musikariek hartuko dute parte. Gaztelupeko Hotsak-i esker, Yuri Gagarin eta Antonio Vegak Elgoibarren eta The Commitments irlandarrek Elgetan eskainiko dituzten kontzertuetarako lau sarrera zozketatuko ditugu.


Erantzun galdera honi eta irabazi saria:
  • Zein musika taldetan egin zen ezagun Antonio Vega?

1706640828462 Errabal jazz jaialdiko bi kontzertutarako sarrerak zozketatuko ditugu


  1. saria: Yuri Gagarin eta Antonio Vegak Elgoibarren eskainiko duten kontzerturako bi sarrera.
  2. saria: The Commitments taldeak Elgetan eskainiko duen kontzerturako bi sarrera.
Erantzunak: elgoibarren.net@elgoibarkoizarra.com helbidera bidali urriaren 15erako.
 

  Jazza eta musika beltza baldin baduzu gustuko hemen daukazu egitaraua:
  • ELGOIBAR Urriak 17, ostirala. Herri Antzokia. 22:15. ANTONIO VEGA + YURI GAGARIN TRIO. Nacha Pop talde ospetsuaren kantaria jazz beroa egiten duen hirukote bereziarekin.
  • ELGETA Urriak 18, larunbata. Espaloia kafe antzokia. 22:30. THE COMMITMENTS (Soul from Dublin) 9 musikariz osatutako talde irlandarra musika beltzez osatutako errepertorio erakargarriarekin
  • SORALUZE Urriak 24, ostirala Aretoa. 22:30. JAZZ VOICES ENSEMBLE (Iruñea) Mikel Gaztelurrutia pianojolearen hirukotea eta Andoni Arcillaren ahost laukotea pop eta jazz standarrak eginez.
  • MUTRIKU Urriak, 26, igandea Zabiel Kultur etxea. 20:00. MAMASSITA PRO (Madrid/Gasteiz) Emakumeek gure garaiko herri musikaren historian izandako eraginaren aldarria egiten duen neska taldea.