2009ko Elgoibarko egutegirako argazki lehiaketak baditu irabazleak

elgoibarren.net 2008ko urr. 9a, 14:10


32 herritarrek 88 argazki aurkeztu dituzte Udalak eta Ongarri argazkilari elkarteak 2009ko egutegia osatzeko antolatu duten argazki lehiaketan. Saritutako argazki bakoitzak hilabete bana apainduko du. Egutegia bera, abendu erdialdera banatuko dute.

 
 




  Elgoibarko Udalak Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako 2009ko egutegirako argazki lehiaketak harrera ona izan du herritarren artean.
32 herritarrek parte hartu dute eta orotara 88 argazki aurkeztu dituzte. Gehienek hiruna argazki aurkeztu dituzte.
  Udalak era guztietako argazkiak jaso baditu ere, paisaiak, eraikinak, kaleak, txokoak, berezitasunak, jaiak, panoramikak…, gutxi izan dira herritarrak ageri direneko argazkiak.
  Aukeraketa egiteko epaimahaia Udaleko bi ordezkarik (Euskara batzorde burua eta Kultura batzordeburua) eta Ongarriko beste bi ordezkarik osatu dute.

  12 izan dira aukeratutako argazkiak, hilabete bakoitzeko bat, eta saridunak ondorengoak izan dira:
  • Carlos Esteban Egurrola
  • Aitor Rementeria Totorika (2 argazki)
  • Jabi Leon Casado (3 argazki)
  • Angel López Fariza
  • Arrate Iriondo Azkue
  • Jesus Bilbao Aizpiri
  • Angeles Ortuoste Arana
  • Txomin Castrillejo Gabilondo
  • Eider Iriondo Ansola
  Abendu erdialdera banatuko dira egutegiak
  Egutegiaren aurkezpenarekin batera banatuko dira sariak (50 euro argazki aukeratu bakoitzeko), abendu erdi alde inguruan.
  Gotzon Garateren atsotitzak
  Esan beharra dago, datorren urteko egutegian Elgoibarko argazkietaz gain, joan berri zaigun Gotzon GaraterenAtsotitzak” liburutik hartutako esaera zaharrak azalduko direla, hilabete bakoitzeko esaera bat.