Apustu bitxiaren sorrera
Besteak beste, zaldi lasterketetan ibiltzeagatik ezaguna da Igor Castañares, ez da batere gaizki moldatzen gainera.
Lankide eta lagun batek, Alkak, bere zaldia gehiegitan famatzen zuela-eta sarritan zirikatzen zuen Castañares. Hika-mikan zebiltzan horietako batean motozikleta txiki bat pasa zen bien aurretik eta haren gainean ere irabaziko ziola zaldiari desafioa bota zion Alkak. Hala, berotu eta desafioa egitea adostu zuten: ia nork bizkorrago igo San Pedroko malda gogorrak, zaldiak ala motorrak.
Biek ikusi zuten motor txikia, Piaggio etxekoa, Etxeberria Funerariokoa zen. Funerariakoei motorra eskatu eta atzo (urriak 9) egin zuten apustua.
Zaldia urduri jarri eta abantaila eman zion motorrari
Esperientzia handia dauka Igor Castañaresek zaldi lasterketetan, baina atzoko desafioko irteeran ez zuen “Bizkor” zaldiaren urduritasuna baretzerik lortu. Irteerako arazo horrek desafio guztia baldintzatu zuen. Izan ere, hasiera traketsean galdutako metroak berreskuratzeko saiakera itsuan gehiegi eskatu zion zaldunak zaldiari, eta motorraren parera ur depositua baino lehen ailegatu bazen ere, gehiegi berotuta zegoen ordurako zaldiaren motorra. Benetako motorrak, aldiz, poliki baina seguru jarraitu zuen gorantz, 30 kilometro orduko ozta-ozta harrapatzeko gai den ibilgailu motorduna (50 cc) izan arren.
Amaiaeran, gutxigatik izan bazen ere motorra lehenago iritsi zen San Pedro gaineraino.
Zaldiak pott eginda bukatu zuen, baina motorreko gidariak ere ez zuen askoz freskoago amaitu, ibilbide guztian zehar gorputz eta arima saiatu baitzen, -zangoekin lagunduz-, motorraren abiadura zertxobait handiagotzeko ahaleginean.
Apustua bukatutakoan brigadako lankideekin batera bazkaria egin zuten San Pedron bertan, giro eparegabean.
- Argazkiak: Aitor Zabala