Instrumentu Taldeen VIII. Lehiaketarako kartela behar du Musika Eskolak

elgoibarren.net 2008ko urr. 13a, 14:08

 
Inazio Bereziartua Musika Eskolak 2009ko “Elgoibarko Herria” Instrumentu Taldeen VIII. Lehiaketarako kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du aurten ere, eta bertan parte hartzeko deia egin nahi du.

 

 

 

  LEHIAKETAREN OINARRIAK
1. Nahi duen guztiak hartu ahal izango du parte, ez dago adin mugarik.
2. Norberak nahi duen teknika aukeratu dezake.
3. Kartelaren tamaina hau izango da: 63 x  43 cm.
4. Kartelean testuan hau agertu  beharko da: Instrumentu Taldeen VIII Lehiaketa “ELGOIBARKO HERRIA”  VIII Concurso Conjunto Instrumental. Martxoak  14  2009  14  Marzo.
5. Sari bakarra izango da, 300€ irabazlearentzat.
6. Originalak helbide honetara bidali beharko dira: Inazio Bereziartua Musika Eskola (Aita Agirreren Plaza 4  -  20870 Elgoibar, telefonoa 943 742145). Entregatzeko azken eguna 2008ko azaroaren 14a.
7. Lanak izenik gabe aurkeztu beharko dira, atzeko aldean ezizen bat bakarrik eraman dezakete. Lanarekin batera gutunazal itxi bat aurkeztu beharko da eta honek ere azalean kartelak daraman ezizen bera izan beharko du eta barruko aldean egilearen datu pertsonalak, telefonoa eta NANren kopia bat. Gutunazala irabazlea zein den jakindakoan bakarrik zabalduko da.
8. Saririk jaso ez duten lanak batzeko irabazlea nor den erabaki eta 30 eguneko epea izango da. Ez badira epe horretan batzen Musika Eskolak erabiltzeko eskubidea izango du.
9. Saritutako kartela Musika Eskolarentzat izango da.
10. Epaimahaia lehiaketaren antolatzaileek osatuko dute.
11. Lehiaketara aurkezteak lehiaketa arautzen duten oinarrien onarpena dakar.
12. Epaimahaiari iruditzen bazaio saria irabazlerik gabe utzi dezake.

 

Lotura duten albisteak: