Ambolo loroa, disekatuta, Ego-tokira itzuli da

elgoibarren.net 2008ko urr. 14a, 11:36

 
Joan zen irailaren 12an hil zen Ego-Toki Elkarteko ikur zen Ambolo loroa. Donostiako taxidermista batek disekatu eta gero berriz ere etxera itzuli da Ambolo, betirako geratzeko oraingoan. Elkartekoek beste lorito bat ekartzeko aukera eztabaidatzen ari dira.





 Ego-toki elkarteko bazkideek aukeratu dute dagoeneko, Ambolok elkartean izango duen txoko berri eta berezia, sarreratik ezkerraldera, hain zuzen ere. Bertan egongo da aurrerantzean beirazko bitrina baten barruan sartuta. Elkartekoak gustura daude taxidermistak egin duen lanarekin, "dotore laga dute, asko mejoratu diote hil aurreko sei hilabeteetan eduki zuen itxura eskasa". Galduta zeukan begia ere berreskuratu du.

  Loro berri bat

Ambolo disekatuta.

 Elkarteko bazkide batek jakinarazi digunez beste lorito bat ekartzeko aukera eztabaidatzen ari dira uneotan, “bazkide zaharrenek ez dabe Ambolo ordezkatuko duen beste lororik ekarri nahi, baina gazteenak prest daude. Nik uste ekarriko dugula beste bat”. Kontua da, hasiak daudela Amboloren ordezkoaren bila eta badute bat edo beste begia jota ere.


1706640802348 Ambolo loroa, disekatuta, Ego-tokira itzuli da

Bitrina barruan jarri duten detaile txikia.