Herri indigenen errealitatea beraiek kontatua

elgoibarren.net 2008ko urr. 14a, 14:36

 
 Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearen eskutik, Mexiko, Norvegia, AEB, Ekuador, Sahara, Senegal, Australia, Guatemala eta Brasileko indigenek eginiko errealizazioak ikusi ahal izango dira Zinema eta Kooperazio emanaldietan. Atzo (urriak 13) hasi ziren emanaldiak eta barixakura (urriak 17) bitartean 10 filma labur ikusteko aukera izango da Kultur Etxean (19:00etatik aurrera).
  •    Gaurko filmeak: "Voces del desierto" (Sahara) eta "Guatemala tierra arrasada" (Guatemala)


1706640801954 Herri indigenen errealitatea beraiek kontatua

 ‘Herri indigenetatik komunikazioa eraikitzen’ da aurtengo emanaldien lelo eta ildo nagusia. “Herri indigenok ez dugu mezuen kontsumitzaile huts izatera mugatu behar, komunikabideak erabiltzeko eskubidea dugu garena eta pentsatzen duguna jakinarazteko. Nortasuna galdu gabe erabili behar ditugu komunikabideak; nola erabiltzen ditugun eta nolako irudia zabaltzen dugun indigena ez direnen aurrean, halako emaitza lortuko dugu”. Hara hor, emanaldi hauen funtsa eta helburuak laburbilduta.