Anbolokeriak

Asier Etxaniz 2008ko urr. 14a, 23:29

Ondo zioen Hasier Etxeberriak bere blogean Anbolok beti egiten zuela gaztelaniaz. Esperimentu ederra litzateke, batzoki, Arrano elkarte, euskaltegi edo ikastoletako lehioetan Anbolo bana paratzea, bertakoen soziolinguistikaren salatari.

Anbolo ez zen tontoa, horregatik ikasi zuen hiztegirik eraginkorrena. Beti bukatzen genuen berari begira.

Gaur Hasier Etxeberria bera begitandu zait Anbolorena egiten Begoña Ameztoyri erantzuten dion mezu honetan. Testua profesionala, sentitua eta oldarkorra, baina begitanzioa, bere burua salbatu nahi izan duela txapela eta abarka arteko zulo beltzetik, erakutsi nahi izan duela bere prosa gaztelaua, ez duela nenaza batek bezala idazten, eta Sautrela eta Paul Auster eta abarrak bide batez. Plazerrez, bere buruari gozatu eder bat ematearren idatzi duela minez, indignazioz edo defentsan bainoago.

Eta guk ere halaxe, plazerrez irakurri, susmopean ezarri eta bere kontura Anbolorena egin.