• Atzo Katalunian, gaur Euskadin eta bihar Madrilen
Horrela ibili dira 5 Channel eta RTR telebista kate errusiarretako kazetariak. Espainiako industria eta teknologiaren egoeraren berri izan eta emateko, sektore bakoitzeko teknologia berritzaileenak ezagutu dituzte.
Gauzak horrela, hiru industria sektore ezberdinetako puntako enpresei buruzko informazioa jaso dute hiru egunetan. Lehen egunean Katalunian izan ziren, Abiadura handiko tren eta auto-mozio arloko enpresak bisitatuz. Bigarren egunean (urriak 14) erreminta makinaren sektoreari buruzko informazioa landu zuten IMH eta Danobaten; punta-puntako enpresa bata eta ikastetxe aitzindaria bestea. Hirugarren egunean, gaur, eraikuntza alorreko enpresa bat bisitatu behar zuten Madrilen.
• ICEX eta AFMren bitartekaritza
Telebista kazetari eta teknikariek Espainiako ICEX (Kanpo-merkataritzaren Espainiako Institutua) erakundearen bitartez egin ahal izan dituzte Espainiako enpresekin kontaktuak, eta ICEXek AFMrekin koordinatu du makina erremintaren irudi grabaketa.
• Txinako telebistaren bisita
Honakoa ez da kanpoko telebista bat Elgoibarrera hurbiltzen den estreinako aldia: 2008ko otsailean Txinako telebista kate batek ere Elgoibarko IMH, Danobat eta Belaustegi jatetxean grabaketak egin zituzten. Orduko hartan, ordea, euskal industria eta kulturaren alderdi adierazgarriak azaltzeko.