Lapurreta egin dute San Bartolome kaleko bi jantzidendatan

elgoibarren.net 2008ko urr. 15a, 14:16


Bi emakumek, ama-alabak ziurrenik, San Bartolome kaleko bi jantzidendatan (G&M eta Garate) lapurreta egin dute gaur (urriak 15) eguerdian, 12:30ak inguruan.

 
 
 


1706640800651 Lapurreta egin dute San Bartolome kaleko bi jantzidendatan

 Dendarietako bat, G&M jantzidendakoa, inguruko beste dendari baten laguntzaz, ihesari eman dioten lapurren atzetik antxintxika atera da, eta San Bartolomeko kalexkan atzeman du lapurretako bat; besteak ihes egin du.
 Abisua emanda zeuden udaltzainak ailegatu artean bertan eutsi dio lapurrari, eta, zorionez, lapurtutako hainbat jantzi berreskuratu ahal izan ditu. Hain justu, orduan konturatu da kalean gorago dagoen beste denda bateko (Garate jantzi denda), jantziak ere bazeuzkala lapurrak, etiketa eta guzti. Garatekoak lapurreta egin dietenik konturatu gabe zeuden. Hortaz, litekeena da lapurrok beste dendaren batean ere lapurretak egin izana, jantzi gehiago ere bazituzten-eta. Denuntzia jartzekotan geratu dira kaltetuak.
  Ama alabak ziruditen lapurrek
 Lekukoek esan dutenez, adin ertaineko emakume bat eta adinez, eta itxuraz, bere ama ematen zuen adin nagusiagoko bi emakume ziren lapurrak. Lapurreta egin baino ordu batzuk lehenago San Bartolome kaleko zenbait dendatan ibili direla ere esan digute dendariek. Bistakoa denez lapurreta prestatzen. Gero, dendak ixteko ordu erdi lehenago edo, dendariak beste bezero batzuekin arduratuta zeuden unea aprobetxatuz, zenbait arropa ostu dituzte. Zorionez, dendarietako batek mugimendu susmagarriak usaindu eta ez die berearekin alde egiten laga.
 
  Aurreko astean Maren tabernan eta Maidaganen
  Lapurretek ez dute etenik. Aurreko astean Maren taberna eta Maidagan jantzidenda izan ziren lapurren bisita ezatsegina jaso zutenak. Bernardo Ezenarro kalean dagoen tabernan leihotik sartu ziren lapurrak goizaldeko iluntasunaren babesean, eta ahal zuten diru guztia eraman zuten; txanpon-makinatik eta kutxa erregistratzailetik. Maidagan jantzidendan, berriz, ohiko lapur bat saiatu zen lapurreta egiten.
 
  Lotura duten albisteak: