Shanty Oriaren margo eta eskulturak Kultur Etxean ikusgai

elgoibarren.net 2008ko urr. 17a, 09:53

 
Gaur: "San Frantziskon jaio nintzen; ez Kaliformoakoan, Elgoibarkoan baizik. Egiten ditudan ‘gauzatxoak’ erakutsi nahi dizkizuet, gustuko izango dituzuelakoan". Gisa honetan aurkezten du bere burua Shanty Oria margolari eta eskultoreak. Bere lanekin osatutako erakusketa gaur (urriak 17) inauguratuko da Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.


 Erakusketan 50 margolan eta brontzezko eta buztinez egindako eskulturak erakutsiko ditu Azkoitian bizi den artista elgoibartarrak.

1706640797977 Shanty Oriaren margo eta eskulturak Kultur Etxean ikusgai

 
  • Noiz: Urriaren 17tik azaroaren 2ra
  • Non: Kultur Etxeko erakusketa gelan
  • Bisita ordutegia: astelehenetik zapatura, 19:00-21:00. Domeketan, 12:00-14:00.